XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIKARIOA - (Bat batean azaldurik) Zertan ari zera, emen, Mantoni?.

- Bakarrik al zaude?.

A. MANTONI - (Izuturik, itz totelka) Ikarez, dar-dar nago Bikario jauna.

- Pentsa beza....

BIKARIOA - Mingaiña toteldu zaizula, antzematen diot, baiñan bai zure buru ortan pentsametu ta gogoetak egan darabilkizula ere.

- Gutxienez alargun nabaitzen dezu zere burua.

A. MANTONI - Ez bezait aitatu Bikario jauna!.

- Atzotandik ez det lan, ez jan eta ez lorik egin ahal izan.

- Bear bada horixe ber bera gertako zaio beorri ere.

BIKARIOA - Nik? jan eta lo gutxitxo, baiñan ibilli? gelditutzeke; bat ikusi, besteari entzun, familiak lagundu ta malkoak txukatuaz.

- Eta Elizako lanak, mezaz gañera neronek kandelak piztu, kanpaiak jo... eta abar.

- Ai ene! Sakristau Perutxo! Perutxo!.

AMANTONI - Beorrek jakingo du nun dagoan kokatua (gordeta).

BIKARIOA - Ori Konfesioko Sekretua da, beraz ezkutuko gauza.

A. MANTONI - Preso?
BIKARIOA - Eliza aterpea da ez kartzela.

AMANTONI - Urrena ere beorrengana konfesatzera.